NBEren «isiltasuna» salatu du Frantziak

Siriako ekintzaileen «errepresioa» salatzeko erabaki bat bozkatuko du NBE Nazio Batuen Erakundeak

Erredakzioa
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Atzerri ministro Alain Juppek adierazi du NBE Nazio Batuen Erakundeak ezin duela Siriako egoeraren aurrean isilik geratu. «Errepresioak eta hilketek gora egin dute, eta ulertezina da NBE isilik geratzea». Horregatik, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak jakinarazi zuen «Siriaren errepresioa» salatzeko erabaki bat bozkatuko dutela. Txostenean, gobernuari herritarren eskariak onartu, preso politiko guztiak askatu eta komunikabideen murrizketak kentzeko eskatzen diote. Horrez gain, gertakizunen erantzuleak aurkitzea ere nahi dute. Frantziak, Erresuma batuak, Portugalek eta Alemaniak idatzi dute testua.

Apirilean adierazpen bat bozkatzen saiatu ziren, baina Errusiak beto eskubidea erabili zuen. Oraingoan, Errusiaz gain Txinak ere gauza bera egiteko arriskua dago. Txinaren iritziz, NBEren Segurtasun Kontseilua Siriako arazoetan sartzeak ez duherrialdeko gatazka moldatzen lagunduko.

Erabakia onartzeko NBEren Segurtasun Kontseiluko hamabost kideek alde bozkatu behar dute. Gainera, herrialderen batez betoa aurkeztuz gero erabakia baliogabetu egiten da. Horren inguruan, Cameronek adierazi du norbaitek adierazpenaren aurka bozkatu edo betoa ezartzen badu, hori bere «kontzientzian» izan beharko duela.

Frantziak eta Erresuma Batuak kritika ugari egin dizkiote Siriako erregimenari. Jupperen hitzetan, «Al Assadek ez dauka herrialdea gobernatzeko legezkotasunik». Erresuma Batuko Atzerri ministro William Haguek Assadek «erreformak egin edo boterea utzi» behar duela ohartarazi du. Indarkeriak jarraitzen badu, Europako Batasuna «zigorrak» ezartzea pentsatzen ari dela ere iragarri du. Brasil, Hegoafrika eta Indiaerabakia Libian gertaturikoa errepikatzearen beldur dira.

AEBek eta beste hainbat Europako herrialdek Siriak Al Kibarren zuen zentral nuklear batadierazi gabeko ekintzak egiteko erabili nahi zuela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.