Mundua

Nepalen gaur emango diote monarkiari bukaera, 240 urteren ondoren

2008ko maiatzaren 28a
12:18
Entzun
Nepalgo Batzar Konstituziogileak batzar historikoa egingo du gaur, monarkiari bukaera emateko erabakia hartuko duelako, 240 urtean sistema hori izan ondoren. Errepublika aldarrikatuko dute.

Gyanendra erregea 2001an iritsi zen agintera, bere anaia oraindik argitzeke dagoen hilketa batean hil ostean. 2005. urtean Legebiltzarra eta Gobernua desegin zituen eta boterea guztiak bereganatu.

Erregeak monarkia diktatorialari amaiera eman eta maoistek estatu komunistaren alde egindako hamar urteko gerrari amaiera eman ziotenetik, Nepalen joan den apirilaren 10ean egin zituzten lehen hauteskundeak. CPN-M Nepalgo Alderdi Komunista-Maoistak irabazi zituen. Hain zuzen, maoistek 1991an emaitza kaskarrak lortu zituzten eta gerora borroka armatuari ekin zioten. 1996ko bozak boikotatu egin zituzten. 2006an armak uztea erabaki zuen, gobernuak monarkia bertan behera uzteko hitza eman ondoren.

Apirileko bozetan errepublikaren aldeko aukera zabala izan zen. Aldiz, monarkiaren aldeko alderdi bakarra aurkeztu zen: RPP Alderdi Nazional Demokratikoa.

Nepalgo Legebiltzarrak laster hautatuko du gobernu berria, eta Errepublikako lehendakaria izendatuko du.

Gyanendrak hamabost eguneko epea izango du Errege Jauregia uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.