Niqaba eta ostiraleko errezua derrigortu ditu ISIS taldeak

2014ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ISIS Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak askatasun pertsonalen aurkako lege murriztaileak ezarri ditu Raqqa probintzian (Siriako iparraldean), zonaldearen gaineko kontrola estutzeko asmoz. Besteak beste, musika jendaurrean entzutea edota dendetako erakusleihoetan argazkiak paratzea debekatu du Al-Qaedaren abar horrek. Niqab-a erabiltzera ere derrigortu dituzte eskualde horretako emakumeak, eta gizonezkoak, berriz, ostiraleko errezuetan parte hartzera. «Hiru eguneko epea eman zieten herritarrei xaria legea modu zorrotzenean aplikatzen hasteko», adierazi dute giza eskubideen aldeko erakundeek. Sirian ISISek kontrolatzen duen zonalde bakarra da Raqqa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.