Nola neurtzen da lurrikara baten magnitudea?

2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Richter eskala batetik bederatzira zenbatzen bada ere, ez da eskala lineala, logaritmikoa baizik: magnitude batetik besterako saltoa ez da aritmetikoa, geometrikoa baizik, eta, ondorioz, graduek progresio geometrikoan areagotzen dira, hau da, bost graduko lurrikara batek lau graduko 30 lurrikaren magnitudea izango luke —gradu bateko lurrikara batek 2.800 bider areagotzen du lurraren mugimendua—. Charles Richterrek 1930ean asmatutako neurri hau magnitude lokaleko eskala bezala ere ezagutzen da. Seismoak askaturiko energia kopurua neurtzen du eskalak; Japoniako 8,9 graduko lurrikara, esaterako, 240 milioi tona dinamitako bonba bat leherraraztea bezalakoa litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.