Nova Esquerra Catalana alderdia osatu dute, Ernest Maragall buru

2012ko abenduaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nova Esquerra Catalana (NECat) alderdia sortu zuten atzo Sitgesen (Herrialde Katalanak) egindako sorrera biltzarrean. Ernest Maragall Generalitateko Hezkuntza kontseilari ohi eta PSCko kide ohia izango da alderdi berriko presidentea. Joan den urrian laga zuen Maragallek PSC, alderdi katalanista eta europazale bat sortzeko. «Sozialismo demokratikoaren» balioetan oinarritzen da alderdia, eta Kataluniaren autodeterminazio eskubidearen aldekoa da. 450 ordezkarik parte hartu dute Sitgeseko biltzarrean, eta Pasqual Maragall Generalitateko presidente ohi eta Ernest Maragallen anaia ere bertan izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.