Barack Obama AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ustekabeko bisita egin du Irakera gaur. Bertako agintariekin bildu eta “irtenbide politikoen”inguruan eztabaidatzea du xede, modu horretara, herrialdean aurrerapenak lortzeko, Robert Gibbs Etxe Zuriko bozeramaileak jakinarazi duenez.
Horrez gain, Iraken dauden AEBetako 144.000 soldaduei "egiten ari diren lanagatik esker ona" erakusteko asmoa duela adierazi du Gibbsek.
Martxoan G20ko bileretan Londresen izan da Obama eta ondoren, Istanbulen (Turkia). Bertan amaitu du Europako bira. Afganistanera joateko asmoa ere bazuen; hala ere, Irakera Turkiarekin duen gertutasunagatik joan da.
2010eko abuzturako tropa gehienak Iraketik ateratzea du helburu.
mundua
Obamak ezusteko bisita egin du Irakera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu