"Gaur egun historikoa da Kubaren eta AEBen arteko harremanetan. Memorandum hau sinatzen ari gara, bost hamarkada eta gero, AEBek eta Kubak ohiko aire garraiorako zerbitzua izan dezaten", esan du Anthony R. Foxx AEBetako Garraio idazkariak.
Foxxekin batera, Adel Yzquierdo Kubako Garraio ministroak, Alfredo Cordero Kubako Aeronautika Zibilaren Institutuko presidenteak eta CHarles H. Rivkin AEBetako Ekonomia eta Negozio idazkariak izenpetu du akordioa.
Foxxen esanetan, hegaldi komertzialei berrekiteak erakusten du bi herrialdeen arteko harremana "indartzen jarraitzeko" konpromisoa. Yzquierdo ere bat dator; Kuba eta AEBen arteko harremanak aro berri baten hasieran daudela adierazten du hitzarmenak.