FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak premiazko bilera bat egin zuen atzo Erroman, laboreen prezioen igoera dela eta. Gobernu arteko taldeekbi urtean behin egiten dituzte bilerak laboreen eta arrozaren prezioen inguruan. Azkenekoa iazko azaroan egin zuten, baina 2007-2008 urteetako jangaien krisia berriro ere errepikatu baita, kezkatuta dago FAO, eta atzo, ohiz kanpoko bilera egin zuen.
Prentsa ohar bidez, erakundeak azaldu zuen «laboreen merkatuen ezegonkortasuna» eztabaidatuko zutela bileran. Laboreen eta arrozaren uztaren gaineko informazioak aztertuko zituztela ere eman zuten aditzera. Laboreen prezioak igo izanak matxinadak eragin ditu jadanik Mozambiken eta Egipton, esate baterako. Hala ere, Asian gertatzen ari denak kezkatzen du erakundea gehienbat orain. Pakistanen udan izandako uholdeen osteko larrialdi egoera ere ikertuko du egunotan erakundeak. Euriteen ondorioz, Pakistango nekazaritza hondatuta gelditu da, eta elikagaiak are gehiago urri litzake horrekherrialdean.
Errusiaren erabakia auzitan
FAOren bilerak balio izan du laboreen eskaera eta eskaintzaren inguruko azkeneko hiruhilekoaren dokumentua aurkezteko. FAOren ustez, azkeneko asteetan gariaren prezioa igo egin da bat-batean laboreen nazioarteko merkatuetan. Errusian izandako lehortearen ondorioz, laboreen prezioa igo egin da; izan ere, esportazioak eten ditu, eta FAOk jarrera hori salatu du. Errusiak abuztuaren 5ean iragarri zuen garia, garagarra, zekalea, artoa eta gisa berekoen esportazioakbertan behera geratuko zirela urte amaiera arte. Albiste horrek beldurra eragin zuen aleen nazioarteko merkatuetan.
FAOk ohartarazi zuen litekeena zela prezioak are gehiago igotzea. Honela, adituek modu bat aurkitu nahi dute egonkortasuna lortzeko, eta saihestu egin nahi dute duela bi urte gertatu zen bezalako neurririk gabeko gorakada bat.
Ohiz kanpoko bilera egin du FAOk, laboreen prezioen igoerari aurre egiteko
Laboreen garestitzeak hainbat herrialdetan matxinadak eragin dituela ohartarazi du erakundeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu