EUROPAKO HAUTESKUNDEAK portugalen

Oposizio sozialista nagusi Portugalen

Botoen %95 zenbatuta, %31,6 boto eskuratu ditu Alderdi Sozialistak, eta %28,6 sozialdemokratak eta demokristauak elkartzen dituen koalizioak.

Anibal Cavaco Silva Portugalgo presidentea, botoa ematen. ANDRE KOSTERS / EFE
jon olano
2014ko maiatzaren 25a
11:29
Entzun

Boto eta parlamentari kopuruan lehen indarra izan da Alderdi Sozialista Portugalen, botoen %95 zenbatuta. PSk %31,6 boto jaso ditu, eta koalizio gobernua osatzen duten alderdiek —PSD sozialdemokrata eta CDS-PP demokristaua—, ordea, %28,6. Parte hartze datua %34.50ekoa izan da.

Berritasunetako bat izan daiteke Antonio Marinho e Pinto buru duen MPT alderdiak ordezkaritza lortzea Europako Parlamentuan. Zundaketek diotenez, botoen %7 eta bi parlamentari eskura ditzake Marinhok.

Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak 2009an:

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.