Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak gaur utziko du kargua beharbada, haren alderdiko idazkari nagusi Hossan Badrawi-k BBC Erresuma Batuko telebista kateari esan dionez. Mubaraken iturriek ondoren jakinarazi dute presidenteak gaur gauean agerraldia egingo duela telebistan.
Leon Panetta CIAko zuzendariak Badrawiren gauza bera esan du. "Oso litekeena da karguari uko egitea gaur bertan".
Badrawiren arabera, Mubarakek postua Omar Suleiman presidenteordearen esku lagako luke. Orain biak bilduta daude.
Duela aste batzuetatik milaka eta milaka lagun Egiptoko buruaren aurka matxinatzen ari dira, eta haren dimisioa eskatzen dute.
Mubarak 1981etik dago Egiptoko boterean -duela bi astera arte sekula ez du izan lehendakariorderik-, eta ordutik indarrean da larrialdi legea. Elkarretaratzeak egitea debekatzen du arau horrek, eta, hartara, manifestariak atxilotzeko bidea ematen du. Oposizioak urteotan nekez izan du, horregatik, protestatzeko aukera. Urteotan Anaia Musulmanak oposizioko alderdi nagusiko ehunka kide atxilotu dituzte. Joan den azaroan legebiltzarrerako hauteskundeetan ere iruzur egin zutela salatu zuten, ordezkaririk ez baitzuten eskuratu. Aurreko legealdian eserleku asko zituzten.
egipto
Oso litekeena da Mubarakek gaur uztea kargua, haren alderdiko idazkari nagusiaren eta CIAren arabera
Presidenteak gaur gauean agerraldia egingo du telebistan. Orain Suleiman presidenteordearekin bilduta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu