Afganistan

Ostegunean Kabuldik hurbil eroritako hegazkinaren puskakinak aurkitu dituzte

Enayatullah Qasemi Agfanistango Garraio ministroak jakitera eman dutenez, ostegunean Kabuldik gertu eroritako hegazkinaren puskakinak aurkitu dituzte. Airekoan 104 lagun zihoazen eta istripu honetatik inor salbu irten denik ez da uste. Hegazkinaren puskakinak zonalde menditsu batean aurkitu dituzte, 3.300 metrotara.

2005eko otsailaren 5a
15:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Kam Air konpianiako airekoa ostegun arratsaldeko 14:30ean (12:00ak Euskal Herrian) abiatu zen Afganistan mendebaldean kokatutako Herateko aireportutik eta ordu batean Kabul hiriburura iritsi beharrekoa zen. Kam Air konpainiako zuzendariorde Feda Mohammede Fedairen arabera, 97 bidaiari eta 8 tripulante zeramatzan Boeing 737a ez zen Kabulgo aireportua lurreratu ahal izan, bertako arduradunek horretarako baimenik ez baitzioten eman, Kabulen egiten zuen elur ekaitzagatik. Baimenik lortu ezinda, airekoaren tripulazioa Pakistango Peshawar aireportuarekin harremanetan jarri zen. Baimena eman zioten arren, hegazkina ez zen Peshawarrera iritsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.