Pablo Gonzalezi behin-behineko espetxealdia luzatu diote

Heldu den otsailean, kazetariak bi urte eginen ditu Poloniako Radom espetxean preso

MARISCAL / EFE. PABLO GONZALEZEN ALDEKO ELKARRETARATZE BAT MADRILEN.
Ion Orzaiz.
2023ko azaroaren 15a
17:45
Entzun

Bi urte eginen ditu, behin-behinean preso. Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutenetik hogei hilabetera, behin-behineko atxiloaldia luzatzea erabaki du Rzeszowko Auzitegiak, zazpigarrenez.

Free Pablo Gonzalez elkarteak eman du erabakiaren berri: «Lur jota gaude. Beste kolpe bat izan da hau, Pablo Gonzalez kazetari eta lagunak bidezko epaiketa bat izanen duelako eta Poloniako infernutik aterako delako esperantza apur bat gehiago itotzen duen kolpea», adierazi dute Twitter (X) sare sozialean.

Elkarteak gogorarazi du, zigorra luzatuta, kazetariak bi urte eginen dituela Polonian preso, «oinarri-oinarrizko eskubideak ukatuta eta inongo frogarik gabe».

Ukraina eta Polonia arteko mugatik kilometro gutxira atzeman zuten Gonzalez, iazko otsailaren 27ko gauean. Ukrainako gerrak eragindako errefuxiatu krisiaren berri ematen ari zen eremuan. Poliziak, baina, Errusiako zerbitzu sekretu militarrentzat lan egitea leporatuta atxilotu zuen. Orduan, hiru hilabeteko behin-behineko espetxealdia ezarri zioten, baina hura luzatuz joan da Rzeszowko Auzitegia, bi urte egin arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.