Islama ez da indarkeriarekin hedatuko, sinesteko gonbita eginda baizik», ziurtatu zuen Qari Zainuddin pakistandarrak, Geo News hedabideak joan den astean egin zion elkarrizketan. Hego Waziristango (Pakistan)taliban talde bateko liderra zen Zainuddin, atzo arte. Erantzun harekin erreferentzia zuzena egiten zion Baitulla Mehsud buruzagi tribalari. Eta adierazpen harexengatik hil zuten, atzo. Hala dio, behinik behin, Pakistango Gobernuak.
Bertsio ofizialaren arabera, Mehsud kritikatzeagatik hil zuen bere bizkartzainetako batek, tiroz. «Mehsud basati hutsa da, eta kritikak ez ditu sekulaahazten edo barkatzen», esan dio izenik eman nahi izan ez duen iturri batek Finantial Times egunkari britainiarrari. Buruzagi tribal horri 2007ko abenduaren 27an Benazir Bhutto Pakistango lehen ministroa hil izana eta Islamabad hiriburuko Marriott hotelean iaz egindako atentatuekin zerikusia izatea leporatzen diote, besteren artean.
Daily Timesegunkari pakistandarrak martxoaren 27an eman zuen bi buruzagi tribalen arteko liskarren berri.Informazio haren arabera, Zainuddinek zenbait panfleto jaurti zituen Hego Waziristanen. «BaitullaMehsudek ez du jihadarekin zerikusirik, Islamak ez baititu eraso suizidak onartzen», zioen haietako batek. Mehsudek ustez halako erasoak egiteko agindu zion gidatzen duen miliziari. «Gure ateak zabalik dituzte Baitullaren eskuetan injustizia nozitu duten guztiek», irakur zitekeen beste batean. Gobernuaren txotxongiloa zela esanez erantzun zion Mehsudek. «Zainuddin eta haren kideak lapur krudelak eta hiltzaileak dira, eta islamaren kontra matxinatu dira».
Salaketak salaketa, Zainuddin hiltzearekin Islamabadek aliatu garrantzitsua galdu duela diote adituek. Eta, ondorioz, talibanek indarra duten eskualdean borrokak gogortu egingo direla. Izan ere, Zainuddinen esanetara zegoen 3.000 lagun inguruko milizia. Eta haiek, armada ez bezala, begi onez ikusten dituzte eremu tribaletako biztanleek. Bide beretik, Finantial Times-ekaipatutako iturri diplomatiko baten arabera, Mehsudi zaion beldurra handitu egingo da hilketaren ondorioz, eta haren kontra altxatzeko asmoa eduki zezaketen talibanak koldartuko ditu.
Joan den hilean armadak operazioa hasi zuen Mehsuden ustezko gotorlekuan. Waziristanen miliziako kide bilakatu nahi duten gazteentzat entrenatzeko guneak dituela uste dute.
Pakistanen aliatua, tiroz hila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu