Shahbaz Bhatti Pakistango Gutxiengoen ministroa tiroz hil dute gaur, Islamabaden, atentatuan. Geo telebista kateak jakinarazi duenez, hainbat gizon hurbildu zaizkio armekin, eta tirokatu egin dute. Bhatti Pakistango Gobernuko kristau bakarra zen, eta hainbat talde islamisten jopuntuan zegoen herrialdean indarrean dagoen biraoen aurkako neurriak kendu nahi zituelako.
Orain dela ia bi hilabete Tasir probintziako gobernadorea, Salman Tasir, hil zuten, eta horrek ere biraoen aurkako legeak aldatu nahi zituen. Tasirren heriotzaren ondoren Bhatti zen Pakistango liberalen ikur nagusietako bat, Sherry Rehman Informazio ministro ohiarekin batera. Gaurko atentauaren ondoren kontrol neurriak zorroztu dituzte Islamabaden.
Talibanek bere gain hartu dute atentatua, eta "biraoak" leporatu dizkiote hilketa bere gain hartzeko Bhattiri.
Mundua
Pakistanen biraoen aurkako legearen kontra zegoen ministro bat hil dute talibanek
Shahbaz Bhatti Gutxiengoen Ministerioko arduraduna zen, eta herrialdeko liberalen ikur nagusietako bat. "Biraoak" leporatu dizkiote talibanek atentaua bere gain hartu dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu