Mundua

Palestina eta Israel AEBetako bake konferentziarako prestatzen hasi dira

Idatzi bat hitzartzeari ekingo diote Palestinako Aginte Nazionalak eta Israelgo Gobernuak. Abbasek eta Olmertek bilera egin dute gaur, Jerusalemen. Abbasek herri galdeketa antolatuko luke akordiora iritsiko balira.

2007ko urriaren 3a
15:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako Estatu Batuek azarorako Israelen eta Palestinaren arteko nazioarteko bake konferentzia antolatu dute, Marylanden (AEB), eta Palestinako Aginte Nazionala (PAN) eta Israelgo Gobernua konferentziarako prestatzen ari dira. Hala, hurrengo astean idatzia hizartzeari ekingo diote, Mahmud Abbas PANeko presidentearen bozeramaileak esan duenez. Bi herrialdeetako lan taldeak hamabostero bilduko dira azarora bitartean.

Hain zuzen, Abbas bera gaur Ehud Olmert Israelgo lehen ministroarekin batzartu da, Jerusalemen, eta esan du akordiora iritsiko balira palestinarren artean horretaz galdeketa antolatuko lukeela. Olmertek ere kontsulta egingo luke, baina bere Gobernuaren kideen artean baino ez; horietako batzuk ez dira ados negoziaketekin. Ezta Hamas Palestinako erakundea ere; bere esku dauka, gainera, Gaza udara hasieratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.