Ekialde Hurbila

PANeko buru Mahmud Abbas talde palestinarren su-etena bilatzen saiatuko da bihar Gazan

Palestinako Aginte Nazionaleko buru Mahmud Abbasek jakitera eman duenez, bihar Gazara joango da, Palestinako talde armatuekin su-eten bat adostera. Abbasek bart iluntzean sei Israeldarren eta hiru palestinarren heriotza ekarri duen ekintza gaitzetsi du. "Era honetako erasoek eta iragan astean Israelek egindako erasoek ez dute bakea lortzeko laguntzen". Israelen aburuz, "Abbasek ez du indarkeriarekin amaitzeko duen guztia ematen".

2005eko urtarrilaren 14a
16:02
Entzun
Bart iluntzean Palestinako hainbat ekintzaileek buruturiko ekintzaren aurrean, Israelek Gazako mugak ixtea erabaki du. Gainera, PANek salatu duenez, Israelgo armadak Mukata sitiatu du bi orduz. Gainera, Israelek Gazaren aurkako erasoak berriz ere abiatu dituela gaineratu du PANek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.