PAN Palestinako Aginte Nazionaleko ministro Wasfi Kibharen autoa tirokatu dute gaur goizean zenbait lagunek, Zisjordaniako Tuba hirian. Ministroa onik atera da erasotik, baina Hezkuntza Ministerioaren egoitza bat inauguratzera zihoan eta bertan behera utzi du ekitaldia.
Hamasek (alderdi horretakoa da ministroa) Al Fatari egotzi dio erasoa.
Zisjordanian bertan, Jeninen, Al Fatako segurtasun indarren eta milizianoen artean borrokak izan dira gaur goizean. Milizianoek segurtasun indarren egoitza tirokatu dute, Gobernuak agindutako soldatak ez dituztela jaso salatzeko. Orduan, Al Aksako Brigadetako kideek (Al Fatari lehial zaion talde armatua) babestu dute eraikina milizianoen kontra.
Ekialde Hurbila
PANeko ministro baten autoa tirokatu dute Zisjordanian
Hamasek Al Fatako kideei egotzi die erasoa. Wasfi Kibha Hezkuntza ministroa (Hamasekoa) onik atera da erasotik. Milizianoen eta segurtasun indarren arteko enfrentamenduak gertatu dira Jeninen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu