Iazko abenduan Parisen klima aldaketaren aurka egindako akordioa 174 herrialdek sinatu dute. Honakoak dira puntu nagusiak:
Tenperatura
Tenperatura globalaren igoera bi gradu baino gehiagokoa ez izateko konpromisoa, eta 1,5 gradukoa izateko ahalegina egiteko konpromisoa.
Gasak
Berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa lehenbailehen murrizten hasteko konpromisoa, eta 2050. urtetik aurrera oreka bat bilatzeko konpromisoa energia iturri alternatiboen eta berotegi efektudun gasak emititzen dituzten iturrien artean.
Kontrola
Akordioaren garapena bost urtetik behin berrikusteko konpromisoa.
Diru laguntzak
Garabidean diren herrialdeeiklima aldaketaren aurkako borroka 2020ra arte urtero 90.000 milioi eurorekin finantzatzea.
PARISKO AKORDIOA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu