Parlamentua desegin du Carme Forcadellek, funtzionario eta langileak babesteko

Puigdemontek ez bezala, Forcadellek karguari eusten dio, eta foruduna da oraindik, parlamentuko diputazio iraunkorraren kide delako.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea. ALBERT ESTEVEZ, EFE
jon ordonez garmendia
2017ko urriaren 30a
13:26
Entzun

Kataluniako Parlamentuko mahaia gaur goizean biltzekoa zen, 10:30ean, baina Carme Forcadell presidenteak bertan behera utzi du, parlamentua bertan behera utzia duela esanez, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez. Horren arabera, Forcadellek parlamentuko funtzionario eta langileak babestu nahi ditu, eta hori lehenetsita hartu du erabakia.

Espainiako Gobernuak ostiralean desegin zuen Kataluniako Parlamentua, baina gaur goizera arte indarrean izan da parlamentuaren bilera. Mariano Rajoy presidentearen esku hartzearen kontra agertu da Forcadell, eta esan du Espainiak ez duela parlamentua desegiteko eskumenik, eta horren kontrako neurriak iragarri ditu.

Carme Forcadellek parlamentuko presidente izaten jarraituko du, eta Jose Manuel de la Maza Espainiako fiskalak ere onartu du parlamentuko mahaiko kide "gehienak" forudunak direla oraindik. Horregatik, Generalitateko kideak ez bezala, Espainiako Epaitegi Gorenenera deituko ditu deklaratzera.

Diputazio iraunkorraren bilerak iragar ditzake Forcadellek

Hala ere, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren ondorioz hartutako neurriei jaramon eginez gero, Forcadellek ezingo ditu ohiko mahaiko bilerak iragarri, baizik eta soilik diputazio iraunkorrarenak. Diputazio iraunkorra parlamentua desegiten denean eta saio artean horren botereak zaintzen dituen organoa da; 23 kide ditu, eta horiek ez dute diputatu izaera galtzen; horregatik dira forudun.

Hauek dira diputazio iraunkorra osatzen duten kideak: Forcadell presidentea, Jose Maria Espejo-Saavedra (Cs) lehen presidenteordea, Anna Simo (JxSI) lehen idazkaria, Ramona Barrufet, David Bonhevi, Lluis Corominas, Lluis Guino, Marta Pascal, Irene Rigau, Marta Rovira eta Roger Torrent Junts pel Si-koak, Ines Arrimadas, Carlos Carrizosa eta Fernando de Paramo Ciudadanosekoak, Miqel Iceta, Eva Granados eta David Perez PSCkoak, Lluis Rabell eta Marta Ribas Catalunya Si Que Es Pot-ekoak, Xavier Garcia Albiol eta Alejandro Fernandez PPkoak eta Gabriela Serra CUPekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.