Tunisia

Parte hartze txikia izan da protagonista Tunisiako bozetan

Lehen emaitzen arabera, Kais Saied kontserbadorea eta Nabil Karouri enpresaria izan dira boto gehien lortu duten presidentegaiak.

Nabil Karouri presidentegaiaren jarraitzaileak, garaipena ospatzen. STR/EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko irailaren 16a
09:17
Entzun

Agintaldia bukatzeko hiru hilabete falta zirela hil zen Beji Caid Essebsi Tunisiako presidentea, eta, handik hiru hilabetera, irailaren 15erako, deitu zituen bozak Parlamentuak. Hauteskunde horietara aurkeztu direnen artean izan dira gobernuko hainbat ordezkari ere, baina harekin zerikusirik ez duten bi presidentegaik lortu dituzte boto gehien, lehen datuen arabera: Kais Saied abokatu eta Zuzenbide Konstituzionaleko irakasleak eta Nabil Karouri enpresariak.

Saied bera izan da bart gauean garaipenaren berri eman duena —lehen datuen arabera, botoen %19,5 eskuratu ditu—: "Iraultza berri baten antzekoa izan da hau. Frustrazioa itxaropen bilakatzea nire erantzukizuna izango da". Saiedek, ordea, Karouri garaitu beharko du bigarren itzulian. Botoen %15 eskuratu ditu hark.

Espetxean dago egun Karouri, ustelkeria egotzita. Enpresari kontserbadorearen bozeramaile batek eman du lehen emaitzen berri: "Gaur, tunisiarrek euren iritziaren berri eman dute, sistema aldatu nahi dutela esan dute, eta haien hitza errespetatu beharra dugu. Nabil Karouri bigarren itzulian izango da".

Igandeko hauteskundeetako protagonista nagusia, ordea, abstentzioa izan zen. Herritarren %45 joan ziren bozkatzera herrialdean bertan. Atzerrian bizi diren tunisiarrei dagokienez, berriz, %19,7 izan zen parte hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.