Hilberria

Pere Casaldaliga artzapezpikua hil da, Askatasunaren Teologiaren sustatzaile nagusietako bat

Sao Pauloko Santa Casa de Batatais erietxera eraman zuten aste hasieran, haren osasunak okerrera egin ostean. 92 urte zituen.

Pere Casaldaliga, artxibko argazki batean. SAO FELIX DE ARAGUAIA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2020ko abuztuaren 8a
16:28
Entzun

Katalunian jaio zen Pere Casaldaliga (Balsanery, 1928), baina Brasilen bizi zen 1968tik, lurrik gabeko nekazarien eta indigenen alde lanean. Joan den asteartean, ordea, Sao Pauloko Santa Casa de Batatais erietxera eraman behar izan zuten, haren osasunak nabarmen okerrera egin ostean. 92 urte zituen.

Askatasunaren Teologiaren defendatzaile handienetako bat izan da Casaldaliga urte luzez, eta baita Indigenen Aldeko Misiolari Kontseiluaren eta Brasilgo Elizaren Lurraren Batzorde Pastoralaren sortzailea ere. Indigena eta nekazari txiroei laguntzeko egitasmoak bultzatu izan ditu elkarte eta erakunde horien bidez, eta baita Amazoniaren suntsitzea salatu ere. Lan horretan, lur jabe handiei aurre egin zien maiz, eta baita heriotza mehatxuak jaso ere.

Herriaren artzapezpikua esaten zioten Casaldaligari, eta haren jarrerak Vatikanoaren haserrea ere eragin zuen Joan Paulo II.aren agintaldian. 1988an, Vatikanora bertara ere deitu zuten, azalpenak eskatzeko. Berez 75 urterekin erretiroa hartzea erabaki bazuen ere, elizbarruti berean jarraitu zuen lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.