Yemengo segurtasun zerbitzuek pertsona bat atxilotu dute, azken orduetan AEBetara bidean, Chicagora zehazki, postaz bi lehergai bidaltzeagatik. Sana hiriburuan atxilotu dute. Lehergaiak Erresuma Batuko iparraldeko aireportu batean eta Dubain, Arabiar Emirerri Batuetan, aurkitu dituzte. Dubaiko Poliziak dio lehergaia Al Kaedarena dela esan daitekeela, "honek erabilitako ezaugarri berak dituelako".
Theresay May Erresuma Batuko Barne ministroak jakinarazi duenez, East Midlands-eko aireportuan karga hegazkin batean aurkitutakoa lehertzeko prest zegoen, eta hegazkina airean zela lehertu izan balitz, lurrera botatzeko adina bazela gaineratu du. Inpreso baten tinta edukiontzian zegoen lehergaia sarturik, eta sakelako telefono bat zuen konektatuta.
AEBek diotenez, iazko gabonetako atentatu saioko lehergaiaren osagai kimiko berak dituzte orain aurkitutakoek. Orduan Abdul Mudallad nigeriarra atzeman zuten, Detroitera zihoan hegazkin bat lehertu nahi zuelakoan.
Barack Obama AEBetako presidenteak premiazko agerraldia egin du bart eta baieztatu du lehergaia aurkitu zutela paketeetan. Haren esanetan, "mehatxua sinesgarria eta serioa da". Gaur Chicagora joango da hura.
AEBetako Gobernuaren arabera, bi paketeak Yemendik Chicagora zihoazen hegazkinetan zeuden. Aurkikuntzaren ostean poliziek AEBetako hainbat aireportutako hegazkinak eta beren zamak aztertu zituzten.
ameriketako estatu batuak
Pertsona bat atxilotu dute Yemenen AEBetara zihoazen hegazkinetako lehergaiak bidaltzeagatik
Ingalaterrako aireportu batean aurkitu dute bat lehergaietako bat, eta Dubain bestea. Dubaiko Poliziak esan du lehergaia Al Kaedarena dela. Barack Obama presidenteak esan duenez, "mehatxua sinesgarria eta serioa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu