Parte hartzea apala izan da Sardiniako hauteskundeetan, azken bozetan baino %15 gutxiago joan baitira botoa ematera. Lehen aldiz, egun bakarra iraun du hauteskunde egunak, eta horrek eragina izan du ziurrenik parte hartze datuan.
Botoen erdiak zenbatuta, Francesco Pigliaru zentroezkerreko hautagaia dago aurretik, botoen %43,2 eskuratuta. Ugo Cappellacci egungo Sardiniako gobernadorea eta zentroeskuineko hautagaia da bigarren (%38,6), eta hirugarren indarra izan liteke Michela Murgia independentista, biengandik urrun (%10,6).
Zenbaketak aurrera egin ahala etengabe aldatu boto gehien jaso duen hautagaia, eta lehia estua izan dute bi hautagai nagusiek. Nolanahi ere, zoriontzeko deitu dio Cappellaccik Pigilaruri, hala haren garaipena aitortuta.
Lehen aldiz aurkeztu da bozetara Sardegna Possible koalizio independentista. Hainbat inkestak irabazteko hautagaitzat ere jo dute, zentroeskuin eta zentroezker zatiketaren gainetik igarota.