Kurdistan

PKK-k bertan behera utzi du duela hiru urte aldarrikatutako su-etena

PKK Kurdistango Langileen Alderdiak, Turkiako kurduen mugimendu nagusiak, duela hiru urte aldarrikatutako menia bertan behera utzi du. Hiru arrazoi eman ditu PKK-k su-etena indargabetzeko: herri kurduak ez dituela bere eskubide politiko zein kulturalak lortu, Turkiako segurtasun indarrek beren aurkako erasoak areagotu egin dituztela, eta arazoa behin betiko konpontzeko egin dituzten proposamenak Turkiak ez dituela aintzat hartu. Ankarako Gobernuak segurtasun neurri bereziak hartu ditu.

2003ko irailaren 2a
15:03
Entzun
BBC hedabide kate britainiarrari emandako elkarrizketa baten bidez jakinarazi du PKK-k menia bertan behera laga duela, eta iragarpen horren berri izan bezain laster, Turkiako Segurtasun Zuzendaritzak alarma egoera ezarri du eta neurri bereziak hartu ditu.

PKK 1984an altxatu zen armetan, Turkian bizi diren 12 bat milioi kurduen autodeterminazio eskubidearen defentsan. 1984tik 1999ra bitartean, 35.000 lagun hil ziren PKKren eta Turkiako Estatuaren arteko gatazkaren ondorioz. 1999an, Abdula Ocalan PKK-ko buruzagi nagusia atxilotu zuen Turkiak, eta handik pixka batera, su-etena aldarrikatu zuen mugimendu armatuak.

Armak baztertu eta bide politikoari heltzeko, KADEK izena hartu zuen mugimenduak, hau da, Kurduen Batzar Demokratikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.