xetxeniaren eta Errusiaren arteko gatazkak aurrera jarraitzen du. Atzo Moskun izandako erasoa ere Txetxeniako gerrillariei leporatu zaie.
Bi herrialde horien arteko tira-bira, ordea, ez da atzo goizekoa. Errusia eta Txetxeniaren harremana luzea bezain odoltsua izan da. Errusiak neurri politiko nahiz militarrak hartu izan ditu Txetxenia kontrolpean izateko.Iragan den urteko martxoaren 23an Errusiako Gobernuak Konstituzio proposamen berri bat onartzeko herri galdeketa antolatu zuen Txetxenian. Herritarren %96k baiezkoa eman zion iradokizunari, Moskuren menpe dagoen bertako administrazioaren datuen arabera. Konstituzio horrekin Moskuk urrian egitekoak ziren bozak erraztu nahi zituen, antza. Baita, agintari berrien eta Moskuren artean boterea zatitzeko akordioa ere.Halere, giza eskubideen aldeko erakundeek zalantzan jarri zituzten administrazio errusiarrak plazaratu zituen erreferendumaren emaitzak.Urriko hauteskundeetan Moskurekiko leiala den Akhmad Kadirov izan zen garaile. Kremlineko iturriek bozen %81 lortu zituela esan zuten. Errusian nahiz Txetxenian emaitzen zilegitasunaren inguruko zalantzak nabarmenak izan ziren. Nazioartean ere ez zuten sinetsi. Askok «iruzur» iritzi zieten bozei zein emaitzei.Errusiak antolatu zituen hauteskundeak «fartsa» hutsa eta «zilegitasunik gabeak» izan ziren aditu askorentzatAslan Maskhadov presidente ohi independentistaren gobernua Errusiaren zapalkuntza eta jazarpenaren ondorioz alde batean geratu zen. Beste aldean, boterean, Errusiako Armada eta Kadiroven administrazioaren kontrolpeko indarrak zeuden.Badirudi, Txetxeniako bozen modura, Errusiakoak ere, gatazkatsuak izango direla. Izan ere, atzoko erasoak datorren martxoaren 14ean Errusian izango diren bozekin zerikusia ote dutenaren susmoa dute politikari errusiarrek. Irina Jakamada politikari liberalak atzo esan zuenez, atzoko atentatuak «zentzu politikoa» zuen eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen aurka zuzendua zegoen.
Politika eta odola, uztartuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu