Polizia bat hil dute Ipar Irlandan, bonba itsatsi baten bitartez

Alderdi guztiek erasoa gaitzetsi dute, eta Gerry Adamsek esan du bake prozesuan ez dutela atzera egingo

Erredakzioa
2011ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Ipar Irlandako Omagh hirianpolizia bat hil zuten atzo, lanera zihoala autoaren azpian itsatsita zeukan bonba batek eztanda eginda. Irlandako iparraldeko zein hegoaldeko alderdiek aho batez gaitzetsi dute atentatua.

Oraindik ezein erakundek ez duen arren atentatua bere gain hartu, IRA Irlandako Armada Errepublikanoko disidenteenekintza izan dela uste dute alderdi guztiek. Polizia iturrien arabera, hain zuzen ere, erabilitako lehergai mota disidente errepublikanoek erasoetan erabili ohi dutena da.

Alderdi guztiek gaitzespen mezuak igorri dituzte gertakariaren berri izan ostean. Sinn Feinek atentatuaren erantzuleek bake prozesua oztopa ez dezaten lan egingo duela adierazi du Gerry Adams alderdiko buruak.

Enda Kenny Irlandako lehen ministroak, berriz, «ekintza terrorista gorrotagarria eta zentzugabea» izan dela salatu du. Egileek iraganeko egoera mingarrira itzuli nahi dutela gaineratu du. Eamon Gilmore Irlandako Atzerri ministro laboristak, bestalde, bortizkeriaren atzean daudenak Irlandako herritarren desio demokratikoen aurka borrokatzen direla adierazi du eta inolako aginterik ez dutela.

1998ko gertakariak gogoan

Atentatu horrek 1998an Omagh hirian gertatutako erasoa ekarri du gogora. Izan ere, urte hartako abuztuan, bonba-auto batek eztanda egin zuen hiriaren erdigunean eta 29 lagun hileta 220zauritu ziren leherketaren ondorioz.

Benetako IRAk hartu zuen atentatu hori bere gain. Bake prozesua hastean IRA zatitu egin baitzen, eta armak uztearekin ados ez zirenek sortu zuten bigarren erakunde hori. Ipar Irlandako gatazkan egin den atentaturik bortitzena izan da hori. Izan ere, 35 urteko gatazkan hildako gehien eragin zuen erasoa izan zen Omaghekoa.

2007az geroztik bonba itsatsien bidez hainbat atentatu saio egin dituzte Ipar Irlandan, baina, gehienetan ez dute eztanda egin. Poliziak izan dira eraso horien jomuga sarritan. 2008. eta 2010. urteetean, hain justu, bi poliziak hankak galdu zituzten atentatu banatan.

2009an bi soldadu eta polizia bat hil zituzten, eta harrezkeroztik Ipar Irlandako gatazkako lehen hildakoa da atzo Omaghen hil zuten polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.