Astelehen iluntzean gertatu zen, Crida Catalana plataformaren aurkezpenean, Bartzelonan. 40 urte inguruko gizonezko bat gerturatu zitzaion Jordi Borras argazkilariari, eta identifikatzeko eskatu zion. Berehala piztu ziren liskarrak. Lekukoek diotenez, "gora Espainia" eta "gora Franco" oihuka hasi zen gizona; hainbat kolpe eman zizkion argazkilariari, eta sudurra hautsi zion. Beste pertsona bat ahalegindu zen erasotzailea geldiarazten, baina hark ihes egin zuen. Lasterka zihoala, ordea, hainbat objektu galdu zituen, tartean labana bat.
Bartzelonako Udalak ere salatu du gertatutakoa, eta iragarri du akusazio gisa arituko dela poliziaren aurka abiatutako ikerketan. Sare sozialetan ere zeresana eman du erasoak, eta babes mezu ugari jaso ditu Borrasek, besteak beste, Quim Torra Generalitateko presidentearena eta Carles Puigdemont presidente kargugabetuarena.
Estimat @jordiborras , tot el suport i solidaritat. Exigirem que s’investigui i es depurin totes les responsabilitats. Abraçades i endavant, Jordi, sempre endavant! https://t.co/7E3Xs82whA
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) 2018(e)ko uztailaren 16(a)
Estimat Jordi, tot el meu suport i afecte. El feixisme espanyol no frenarà la llibertat d'expressió i d'informació. Gràcies @jordiborras per la teva lluita per la llibertat. https://t.co/5MBlvMmzM8
— Carles Puigdemont ðŸÂŽ— (@KRLS) 2018(e)ko uztailaren 16(a)
Erasotzailea bera izan da bere burua polizia gisa identifikatu duena. Espainiako Poliziak auzibidea abian jarri du, baina poliziak lanean jarraituko du erabaki irmo bat hartzen duten arte. Iturri ofizialen arabera, ordea, poliziak ere salaketa jarri du Borrasen aurka, argudiatuta argazkilariak "polizia madarikatua" eta "Espainia madarikatua" esan eta eraso egin ziola.