VARSOVIA. Poloniako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokotzat jo zituen malformazioren bat duten umekien abortuak, atzo. Auzitegiak ezarritako irizpidearen ondorioz, abortua legezkoa izango da soilik haurdunaldia bortxaketa baten edo intzestuaren ondorio denean, edo amarentzat osasun arrisku larria dakarrenean.
Epaiarekin, PiS Legea eta Justizia alderdi kontserbadoreko diputatu talde batek aurkeztu zuen kereilari erantzun dio auzitegiak. Alderdi horrek gidatzen du agintean den gobernu koalizioa, eta, hain justu, PiSek izendatu zuen Auzitegi Konstituzionaleko presidentea, Europako Batasunak kritikatu duen erreforma judizial baten ondotik. Poloniari isuna jartzeko prozesua abian du Bruselak, justiziaren independentzia higatu duela iritzita.
Poloniak gehiago murriztu du legezko abortua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu