Bere kanpainaren gai begikoenetakoari heldu dio François Hollande presidentegai sozialistak: Europari; irabaziz gero abiaraziko duen «Europa berriari». Egungo formulak, krisiaren irtenbide gisa murrizketak soilik proposatzearenak, konfiantzarik eza eta beldurra besterik ez du sortzen, haren ustez,eta beldur hori da hain zuzen, herritarrak Europatik urruntzen dituena; Frantzian eta Europa osoan hedatzen ari den eskuin muturreko joera elikatzen duena. Hollandek argi dauka: «murrizketek populismoa hauspotzen dute», eta horri bidea ixteko aspaldian proposatu dituen «neurri eraginkorrak» berretsi ditu.
Herrien arteko berdintasunean oinarritutako Europa nahi du presidentegaiak, eta Europak esku artean duen hitzarmen garrantzitsuena ez da horretarako bidea. Nicolas Sarkozyk hitzartutako Europako ituna berriz negoziatuko duela berretsi du, diziplina fiskalarekin soilik Europa ez baita haziko, ezta lanpostuak sortuko ere. «Ez dut itun fiskala berretsiko ez bada hazkunderako itun batekin osatzen».
Hollandek gogorarazi du hautatzen duten egunaren biharamunean eskutitz bat bidaliko diela Europako gobernuetako buruzagiei, besteak beste, eurobonoak eta proiektuak finantzatzeko aurreikusten dituen beste neurri batzuen inguruan. Angela Merkel Alemaniako kantzilerra kontra dagoen neurriak dira, eta hari bereziki zuzendu zaio, esanez, «kontuan har» dezala hazkundean oinarritutako proposamena.
Merkelek Hollandek bilera egiteko eskaerari uko egin zion kanpainaren hasieran, eta gainera Der Spiegel egunkariak argitaratu zuenez, hainbat gobernu kontserbadorek zuten horretarako agindua, baina Hollanderi presidente izateko aukerak handitu zaizkionetik, Merkelek harekin hitz egiteko asmoaz hitz egin dio. Hollanderen ustez,Europako kide gehienek erakutsi diote ukatu izan dioten gertutasuna: «Gobernu kontserbadore batzuetako buruzagiak ohartu dira populismoak jaun eta jabe egingo direlka Europan, ez bada hazkunderako eta justizia sozialerako bidea hartzen». Horretaz ohartzeko, joan den igandean Marine Le Pen Fronte Nazionaleko buruzagiak jaso duen boto kopuruari begiratu besterik ez dela egin behar uste du Hollandek.
«Arrazoi asko» daude haren ustez boto horren atzean, «krisi soziala eta morala», tartean. Europarenganako konfiantzarik eza da arrazoietako bat; beldurra globalizazioari, langabeziari etazerbitzu publikoak galtzeari, eta horrek denak politikarekiko urruntasun sentimendua sortzen du. Eta frustrazioa ere badago atzean, «Sarkozyk agindutakoa bete ez» duelako.
Herritarrek bizi duten ezkortasunaren ardura handia dauka presidenteak, presidentegaiaren arabera, eta oso kezkatuta dauka gainera, Le Penen hitzak bere egiteko berriki erakusten ari den joerarekin. «Jokaera hori deitoragarria da. Etekina ateratzen badio garesti ordainduko dugu».
Afganistango tropak
François Hollandek hauteskundeen ostean Afganistanen Frantziak dituen tropak etxeratzen hasiko dela ere berretsi du: «Urte amaierarakoborroka unitateaketxea izango dira. Hori da adituek diotena». Horretan ere Sarkozy kritikatu du, izan ere, urtarrilean, lau soldadu frantziar hil ostean erretiratzea agindu baitzuen. «Aspaldian proposatu nuen nik».
2001ean, talibanen eta Osama Bin Ladenen kontra borrokatzeko tropak bidaltzearen alde egin zuela gogoan izan du, baina haren ustez, hasieratik gaurdaino nazioarteko indarrak asko aldatu dira, eta orain «indar okupatzaileak» bilakatu dira.
Populismoaren kontra, Europa berri bat proposatu du Hollandek
Murrizketek Frantzian eta Europan hedatzen ari den eskuin muturreko joera elikatzen dutela ohartarazi die EBko kideeiEkonomia hazteko proposamena aintzat hartzeko eskatu dio presidentegaiak Merkeli
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu