LISBOA. Portugalgo Eliza katolikoak barkamena eskatu die instituzioaren barruan gertatutako abusuen biktimei. Atzo egin zuen eskaera, batzorde independente batek egindako ikerketa batek azaleratu eta gero gutxienez 4.800 haurrek jasan zituztela abusuak azken 72 urteotan. Oraindik beren jardunean jarraitzen dute abusuak egitea egozten dieten apaizetako batzuek, baina Portugalgo Apezpikutegiko presidente Jose Ornelasek prentsa agerraldi batean atzo nabarmendu zuen ez dituztela beren karguetatik kenduko. Elizbarruti bakoitzak kasuak aztertuko ditu, «arau zibilei eta kanonikoei» erreparatuz.
Ikerketaren arabera, biktimen batez besteko adina 11,2 urtekoa zen —gehienek, batez beste, 52 urte dituzte orain—, eta mutilak ziren horien %52,7, eta neskak %42,2 —600 salaketa inguru jaso dituzte—. Bortxatzaileei dagokienez, %96 gizonezkoak ziren, gehienak apaizak (%70) eta %77k «aitaren funtzioa» betetzen zuten.
Portugalgo Elizak barkamena eskatu du abusuengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu