Protesta artean aukeratu dute Serzh Sarkisian Armeniako lehen ministro

Protesta jendetsuak egiten ari dira, egunotan, Erevanen. V. BAGHDASARYAN / EFE.
2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EREVAN. Errepublika presidentzialista izateari utzi, eta errepublika parlamentario bihurtu zen Armenia 2015ean. Horren ondorioz, presidenteak eduki beharrean, lehen ministroak edukiko du boterea. Eta 2008 eta aurten artean presidente izandako Serzh Sarkisian lehen ministro aukeratu zuten atzo, parlamentuan. Izendapenaren kontrako protestak egiten ari dira egunotan, Erevan hiriburuan, argudiatuz boterean gotortzearren hauspotu zuela aldaketa hori Sarkisianek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.