2010
• Urriak 9. Protestak Mendebaldeko Saharako Agdaim Izik kanpalekuan.
• Azaroak 8-9. Borroka gogorrak Agdaim Iziken, Smaran eta Aaiunen.
2011
• Urtarrilak 2. Mohamed VI.ak tonaka zereal, gari eta garagar erosi zituen.
• Urtarrilak 30. Ehunka lagunek manifestazioak egin zituzten Egiptoko eta Tunisiako matxinaden alde Tangerren.
• Otsailak 4. Konstituzioa baliogabetzeko, ustelkeriaren kontra egiteko eta kontzientzia presoak askatzeko eskatu zioten 12.000 gazte inguruk erregeari Facebook bidez.
• Otsailak 12. 26 urteko gazte bat autoimmolatu egin zen.
• Otsailak 16. Oinarrizko jakientzako diru laguntzak bikoiztu zituen gobernuak.
• Otsailak 20. Milaka lagunek aldaketak eskatu zizkioten erregeari Marokoko kaleetan.
• Martxoak 9. Erregeak konstituzioa aldatuko zuela iragarri zuen.
• Martxoak 20. Milaka lagunek benetako aldaketak eskatu zizkioten erregeari kalean.
• Uztailak 1. Konstituzioa aldatzea onartu zuten galdeketan.
• Azaroak 25. Ordezkarien Ganbera berria hautatuko dute.