PSOEren zuzenketa bat, 155.a geldiarazteko gako izango litzateke bozak egongo balira

Puigdemontek bozetara deitzeko aukera baztertu aurretik, PP eta PSOE azkar mugitu dira 155. artikulua moldatzeko.

Margarita Robles, PSOEren Kongresuko bozeramailea. J. J. GUILLEN, EFE
jon ordonez garmendia
2017ko urriaren 26a
16:27
Entzun

PP eta PSOE ez dira atzean geratu Puigdemonten eguerdiko asmoen berri izan ondoren. Margarita Robles PSOEko kideak esan du bozetara deituz gero, zentzurik ez zuela 155. artikulua ezartzeak, eta La Vanguardia egunkariak jakinarazi duenez, PP prest zegoen artikulu horren ezarpena bertan behera uzteko. PPko iturriak aipatuz egunkaria horrek zioen zehazki artikulu hori ez ezartzeko PSOEren zuzenketa bat onartzeko prest zegoela, eta eskaintza Senatuak 155.a onartu ondoren ere mantenduko zukeen.

Espainiako Gobernuak Senatuari proposatutako neurriak gaur batzordean eta bihar osoko bilkuran onartu arren, emendakin batekin onartzeko prest zeuden. Hori zatekeen PSOEk aurkeztutako zuzenketa. Horren arabera, Kataluniako presidenteak bozetara deituz gero, 155. artikuluaren bitartez onartutako neurriak bertan behera geratzen ziren. Hori bai, beti ere hauteskunde horiek "legezkotasunera itzultzea" suposatzen bazuten.

PSOEk gaur goizean iragarri du zuzenketa hori egiteko asmoa, eta PP zain egon da idatziz ikusteko. Ikusteke dago Puigdemontek bozetara deitzeko aukera baztertu ondoren, zer egiten duten. PPrentzat bozetara deituta ere ez zen nahikoa 155.a gelditzeko, eta nahi zuten zuzenketak jasotzea deialdi horrek onartu beharko zukeela Espainiako legedia onartzen duela. Gainera, PPk argi eta garbi jaso nahi du behin 155. artikuluaren ezarpena bertan behera utzi ondoren zer pauso eman beharko lirateken berriro indarrean jartzeko gaur egungo egoera errepikatuz gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.