Atentatuen osteko egoerari eta Kataluniako prozesu subiranistari buruzko artikulua argitaratu du Erresuma Batuko kazeta horrek, eta hor jaso ditu Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentearen hitzak. Puigdemonek azaldu du gobernuak baduela erreferenduma gauzatzeko asmoa eta materiala, eta jada 6.000 hautetsontzi baino gehiago daudela Generalitatearen esku.
Espainiako Gobernuak erreferendumaren aurka abiatutako ekinbide judizialak direla eta, espetxeratua izateko aukeraz jardun du Puigdemontek: "Ez dut kartzelara joan nahi... baina ezin dute ezer egin nik erreferendum hau geldiaraz dezadan".
Besteak beste, Kataluniak Cambrils eta Bartzelonako atentatuei emandako erantzunaz jardun izan da egunotan, eta The Guardian egunkariak ostegunean argitaratu zuen iritzi artikulu bat, esanez Katalunia "independentziarako prest" dagoela. Horren inguruan galdetu dio Financial Times-ek, eta Puigdemontek erantzun: "Egunero erakusten ari gara estatu independente gisa jokatzeko prest gaudela... ez soilik aparteko uneetan".