Puigdemontek gaurko manifestazioan parte hartzera deitu du

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, joan den asteartean, Kataluniako 200 alkaterekin batera Bruselan eginiko ekitaldi batean. STEPHANIE LECOCQ, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko azaroaren 1a
07:41
Entzun

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea prest dago alderdi independentistak bilduko lituzkeen hautagaitza bateratuaren zerrendaburu izateko. Hala adierazi dio ACN Kataluniako Albiste Agentziari eman dion elkarrizketan. Puigdemontek adierazi du "salbuespenezko neurriak" hartu behar direla abenduaren 21ean "demokrazia" babesteko, "alderdi bakoitzaren asmo zilegien" gainetik, eta helburu horri ekarpena egiteko "betebehar morala" duela ziurtatu du.

Kataluniako hainbat hedabidek adierazi dutenez, Puigdemont Bruselan bildu da CUP alderdiko Anna Gabriel eta Benet Salellasekin. Bilera horretan, hauteskundeetarako zerrenda bateratua osatzeko aukera ari dira aztertzen, iturri horien arabera. Hain justu, CUPek abenduaren 21eko zerrendei buruz eztabaidatzeko batzarra du gaur, Granollersen (Batzelona, Herrialde Katalanak).

Kataluniako hainbat pertsona ezagunek gaur aurkeztu dute, Bartzelonan, zerrenda bateratua osatzeko ekinbidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.