Alemania

RAFeko buruzagietako azken presoa, libre

Christian Klar Armada Gorriaren Adarreko kideak urtarrilean irtengo du Stuttgarteko kartzelatik.

2008ko azaroaren 24a
16:38
Entzun
Stuttgart-eko (Alemania) Lurralde Auzitegiak Christian Klar RAF Armada Gorriaren Adarreko buruzagia libre uztea erabaki du. Deseginda dago RAF, eta Klar zen talde hartako buruzagien artean preso segitzen duen bakarra.

56 urte ditu eta biziarteko bost zigor zeuzkan. Stuttgart-Stammheim kartzelan dago gaur egun eta datorren urtarrilaren 3an irtengo du, 26 urtean preso egon ostean.

Brigitte Mohnhaupt-ekin batera -hura ere utzi zuten aske-, RAFeko bigarren belaunaldiko buru izatea egotzi zioten Klarri. Besteak beste, 70eko hamarkadako bigarren zatian atentatu garrantzitsuen erantzule jo zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.