KOLONBIAKO BAKE PROZESUA

Rajoyk, hanka sartu, eta Kolonbiako bake akordioa noiz sinatuko den iragarri du

Irailaren 26an egingo dute FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren ituna sinatzeko ekitaldia, Espainiako Gobernuko presidentegaiak azaldu duenez.

Juan Manuel Santos, behin betiko su-etena izenpetzen. LEONARDO MUñOZ / EFE
jon olano
2016ko abuztuaren 31
07:45
Entzun

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak azaldu duenez, gaur-biharretan erabakiko dute noiz egingo duten bake akordioa izenpetzeko ekitaldia: "Irailaren 20 eta 30 arteko epea aztertzen ari gara". Santosek gehienera zehaztu du irailaren 21ean, 23an edo 26an egingo dutela ekitaldi hori.

Ze egunetan izango den, ordea, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentegaiak zehaztu du, Espainiako Kongresuko inbestidura saioan. Erantzunetako batean, Rajoyk adierazi du Santosek Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea gonbidatu duela "irailaren 26ko sinatze ekitaldira".

Oraindik ez dute jakinarazi izenpetze ekitaldi hori non egingo duten, baina Bogotako gobernuak azaldu du Nazio Batuen Erakundeak eskatu diola New Yorken egin dezatela, NBEren Batzar Nagusian.

Garrantzitsua da zer egunetan sinatuko den, orduan hasiko baita 180 eguneko epea FARC armagabetzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.