Orduko 160 kilometroko haize boladek eta eurijasa gogorrek kalte handiak eragin dituzte Txina ekialdeko Zhejiang eskualdean. Agintariek tifoia iritsi aurretik hegoaldeko Anhui eskualdetik 400.000 lagun beren herrietatik atera zituzten tifoiaren ondorioak ekiditeko. Azken orduko aldaketa batek ordea, aurre ikuspen guztiak bertan behera utzi zituen eta tifoiak hegoaldera joan beharrean ekialderuntz jo zuen.
Hori dela eta, ‘Ranamin’ tifoiak 63 hildako, 15 desagertu eta 1.800 zauritu utzi ditu. Uste baino kalte gehiago ere, besteak beste, 500 errepide mozturik daude. Argindarra, telefono haria eta ura ere mozturik daude.
Iragarpenei dagokienez, datozen egunetan eguraldiak hobera egingo duen ala ez, ez da jakitera eman.
txina
‘Ramanim’ tifoiak 63 lagun hil ditu Txina ekialdean
9 milioi biztanle inguru izan dira Txina ekialdean ‘Ramanim’ tifoiak kaltetu dituenak. Haize gogorrak eta euriak izugarrizko txikizioa eragin dute. Horren ondorioz, 63 lagun hil dira, beste15 lagun desagerturik daude, eta 1.800 zauriturik daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu