ASIA

Rohingya errefuxiatuen liderrek herritartasuna ematea jarri dute Myanmarrera itzultzeko baldintza gisa

Datorren astean da hastekoa etnia musulmaneko 600.000tik gora desplazatuak haien lurretara itzultzeko prozesua.

Rohingya errefuxiatuak, Bangladesheko gune batean. TRACEY NEARMY / EFE
Igor Susaeta.
2018ko urtarrilaren 19a
16:46
Entzun

Une honetan milaka rohingya daude pilatuta Bangladesheko errefuxiatu guneetan, pasa den abuztuaren amaieran Myanmarreko armadaren azkeneko errepresio oldarralditik ihes egin behar izan zutenetik. MSF Mugarik Gabeko Medikuek salatu izan dute orduan milaka rohingya hil zituztela. Errefuxiatu horien buruekin hitz egin du Reuters berri agentziak, eta, horren arabera, itzultzen hasi baino lehen eskakizun zerrenda bat egingo diote Myanmarreko Gobernuari.

Lehen eskakizuna da rohingyei, haien jaioterrian, herritartasuna ematea. Baina 1982an adostutakoari eutsiz, Myanmarrek hori ukatu nahi die. Myanmarren %89 budistak dira, eta gobernuak 134 gutxiengo aitortzen ditu; rohingyak ez, ordea.

Myanmar eta Bangladeshek pasa den azaroa amaieran egin zuten akordioa, rohingyen itzulera ahalbidetzeko. Xehetasunik gabekoa zen, ordea, hitzarmena.

Bigarren eskaera da Myanmarreko militarrak rohingyen kontra egindako arpilatzeen, erailketen eta bortxaketen erantzule egitea. Eskatzen dute, gainera, "rohingya errugabeak" kartzelatik atera ditzatela.

Eta nahi dute Myanmarreko Gobernuak haiek "terroristatzat" ez hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.