Ron Pundak hil da, Osloko akordioen bultzatzaile nagusietako bat

Bakearen aldeko ekintzaile sutsua izan zen, eta, askoren ustez, 1993ko akordioen arkitektoa.

2014ko apirilaren 11
18:23
Entzun

Israelen jaio zen 1955ean; haren parte hartzea erabakigarria izan zen 1993ko bake prozesuan, eta, askoren ustez, hura izan zen akordioen arkitektoa. 59 urterekin hil da, minbizaren eraginez. Daniar-israeldar familia batean jaio zen, eta historialaria eta kazetaria zen; soldaduska Israelgo Inteligentzia zerbitzuetan egin zuen. 1991. urtean graduatu zen, Londreseko Unibertsitatean, Ekialde Hurbileko Politikaren Historian. Israelera itzuil zenean, Ha'aretz egunkarian urtebetez aritu zen kazetari.

Ekonomia Kooperaziorako Fundazioa gobernuz kanpoko erakundea sortu zuen, eta han harremana egin zuen hainbat lider palestinarrekin. Hainbaten arabera, haren harreman horiek zabaldu zituzten Osloko bake elkarrizketarako "sekretuan" ireki ziren bideak. "Zisjordaniako palestinarren lidergoarekin hainbatetan egon ostean konturatu nintzen prozesu politikoan aurrera egiteko modu bakarra elkarrizketa zuzena zela", idatzi zuen bere memorietan. Yasser Arafatek eta Isaac Rabinek sinatu zituzten akordio horiek, eta ondoren Genevako ekimena indartzeko aritu zen lanean.

"Pundak gizon apasionatua zen, eta hari esker bakeak betiereko gar batek bezala ematen du argia", esan du heriotzaren berri jakin ostean Israelgo presidente Simon Peresek; Osloko akordioen garaian Atzerri ministro zen Peres. 2001ean, Tel Aviveko Bakerako Peres Zentroaren zuzendari izendatu zuten Pundak, eta kargu horretan izan zen 2011ra arte. 2013an Benjamin Netanyahuri zuzendu zion artikulu luze batean idatzi zuen irtenbide bakarra bakea, elkar ulertzea eta Palestinako Aginte Nazionalarekin lane egitea dela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.