«Ruandan jendea beldurrez dago, militarren beldur»

Kristina Berasain Tristan.
2003ko urriaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Leonardo Esnaola misiolari euskalduna 40 urtez egon da Ruandan. Duela bi urte etorri zen Euskal Herrira, baina uda honetan bisitan egon da berriro herrialdean. Bertako egoerak okerrera egin du haren iritziz. «Populazioa hazi egin da, gosea handitu, gaixoak ugaritu eta langabezia ere bai», dio. Hauteskundeen lekukotasun zuzena jaso eta bozen demokrazia eza salatu du. «Jendea beldurrez dago, militarrek egin dezaketenaren beldurrez. Oposizioaren alde azalduz gero, kartzelan sartzeko arriskua dago. Oposizioko Twagiramungu hutu moderatuaren aldeko botoak komuneko zulotik bota dituztela salatu dute». Ildo horretan, herria militarren menpe dagoela adierazi du Esnaolak. «Oposizioak ez dauka ahotsik eta herriak ere isilik egon behar du». Ituriko aberastasunak eskuratzea da Ruandako presidentearen helburua, bere ustez. «Lurraldea Kagame eta Ugandako presidentearen esku dago eta atzean AEBak daude».

Eskualdearen etorkizunak hobera egiteko ez du «argi txintarik ere» ikusten eta konponbiderako giltza izan litekeen NBEren eraginkortasuna ere zalantzan jarri du Esnaolak. «Horrelako erakundeek ez dute ezertarako balio, ikusi besterik ez dago Iraken gertatutakoa. Kagame, noski, gerraren alde zegoen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.