155 artikulua

Saenz de Santamaria: "155arekin, tentsioa eta kezka murriztu da"

Osteguneko hauteskundeen gardentasuna bermatuta dagoela adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteordeak.

Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako Senatuan. EMILIO NARANJO / EFE
jon olano
2017ko abenduaren 18a
11:22
Entzun

Espainiako Senatuak onartu zuenez gero Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea, bertan eman ditu 155aren ezarpenari buruzko azalpenak Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak. Datorren osteguneko hauteskundeen gardentasunari buruzko zalantzak uxatu nahi izan ditu, esanda zalantza horiek “oinarririk gabeak” direla eta egindako simulazio batean ez dela arazorik egon: “Beste prozesu batzuetako pertsona berdinak dira, dena normaltasunaren barnean eta aurreikusitako epeetan”.

Gainera, uste du dudak zabaldu nahi izan direla “hautetsontziek eman dezaketen emaitzen beldur”. Kataluniak berezko hauteskunde legeriarik ez duenez, Espainiako Hauteskunde Lege Organikoaren arabera egingo dira bozak, Saenz de Santamariak gogorarazi duenez. Halaber, harro agertu da Madrilek Diplocat Kataluniako diplomazia erakundea desegin duelako: “10 milioi euroko kostua zuten, eta, bitartean, erietxeetako solairu osoak ixten zituzten”.

Joan den ostiralean, ministroen kontseiluak onartu zuen ogasun sistema katalana eratzeko zenbait neurri baliorik gabe uztea: “Ustezko estatu egiturak marketin independentistarako egoitzak ziren”. Horrekin batera, 155aren ezarpenaren normaltasuna azpimarratu du: “Gobernua kargugabetu genuen, baina administrazioko langileek lanean jarraitzen dute, legea eta 155a onartzea erabaki zutelako”.

Saenz de Santamariari erantzunez, Josep Lluis Cleries PdeCATeko senatariak edgotzi dio “demagogia” egitea eta Katalunia “suntsitzen” saiatzea. Adibide gisa jarri du Sixenako artelanak Kataluniatik kanpo eraman izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.