Antza denez, Bagdadeko hilotz biltegi nagusian eskuratutako datuen arabera joan den asteazkenaz geroztik 1.300 gorputik gora jaso dituzte biltegian. Hilotzei argazkiak atera dizkiete eta zenbatu ere egin dituzte. 'The Washington Post'-ek azaltzen duenez, gorpu gehienak tiroz, labanaz, kolpeka edota plastikozko poltsekin itota hildako gizonenak ziren.
Bagdadeko hilotz biltegi nagusiko datuen arabera, beraz, gehienak aurrez aurre izandako eraso edo borroken ondorioz hil dira eta ez bonba autoz egindako erasoean ondorioz.
Hiru leherketatan gutxienez 32 lagun hil dituzte Bagdaden
Gutxienez 32 lagun hil dira gaur goizean Bagaden, hiru atentatuk harrapatuta. Erasoetako bi bonba-autoen bidez egin dituzte, eta hirugarrena lehergailuekin guztiak une berean eta hiriburuko hainbat gunetan. Zaurituak 80 inguru dira. Erietxeetako iturrien arabera, litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea, zaurituetako zenbait oso larri baitaude.
Atentatu gogorrena Al Amina auzoan izan da: lehergailu bat eztandarazi dute gasolindegi baten alboan, eta han inguruan zeuden 23 lagun hil ditu eta 51 inguru zauritu. Irakeko Barne Ministerioak jakinarazi duenez pertsona asko zeuden gasolindegiko ilaran zain. Ekintzaile bat jende artean sartu eta gainean zeraman lehergaia eztandarazi du.
Minutu gutxiren buruan izan dira eztanda guztiak. Hiriaren erdialdeko Karrada auzoan, bonba-auto bat eztandarazi dute Timimi mezkita xiiaren alboan, eta lau lagun hil ditu eta 18 bat zauritu. Halaber, bonba-auto bat lehertarazi dute Bagdad hego-ekialdean posta bulego baten aurka. Beste 4 lagun hil eta 12 zauritu ditu eraso horrek.
Erietxeetako iturriek nabarmendu dute zaurituetako batzuk oso larri daudela, eta, beraz, litekeena dela hildakoen kopurua haztea.
Saddam Husseinen aitaren hilobiaren aurkako erasoa
Nolanahi ere, borroka giroa ez da Bagdad hiriburua mugatzen; aitzitik, Irak osora zabalduta dago. Oro har, puri-purian dago joan den astean meskita baten aurkako erasoaren harira xiiten eta suniten artean piztutako liskarra. Hala, Bagdad hiriburuan suniten meskita bati bonbekin eraso diote gaur, eta Tikriten beste bati. Tikriteko meskita horretan dago Saddam Husseinen aitaren hilobia. Hain zuzen ere, Irakeko Auzitegi Bereziak gaur du berriro Saddam Husseinen epaiketari ekiteko asmoa.
Bestalde, Amara hirian, bi soldadu britainiar hil dituzte eta beste bat zauritu euren patrulairi eraso egin dietenean. Erresuma Batuko Armadako agintariek ez dute xehetasun gehiago eman. Hala ere, hainbat lekukoren arabera soldaduen patruilaren b
idean bonba batek egin du eztanda.
Eraso berria arratsaldean
Leherketa berri bat izan da Bagdaden arratsaldean. Mezkita xiita baten eta merkatu baten artean izan da erasoa. Poliziak jakinarazi duenez, gutxienez 16 lagun hil eta 40 zauritu dira. Oraindik ez dakite leherketa auto bonba batek eragin duen ala ez.
Iraken okupazioa
Samarrako santutegiaren kontrako erasoaz geroztik 1.300 pertsona hil direla dio 'The Washington Post'-ek
Samarra hiriko Ali al Hadiren omenezko santutegi xiitari eraso ostean 1.300 pertsona baino gehiago hil dira xiiten eta suniten arteko borroketan 'The Washington Post' egunkariak emandako datuen arabera. Irakeko Gobernuak emandako datuak bestelakoak dira, honen arabera 379 lagun hil dira erasoaz geroztik. Bagdadeko hilotz biltegi nagusian eskuratutako datuak aipatzen ditu egunkari estatubatuarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu