Bezperan iragarri bezala, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Pedro Sanchez oposizioko lider nagusia hartu zuen atzo Moncloa jauregian, Quim Torra Kataluniako presidentearen izendapenari buruz eztabaidatzeko. Bileraren bukaeran, ohar bateratu bat argitaratu zuten bi buruzagiek, eta adierazi zuten «konstituzioaren eta estatutuaren legalitatea balizko desafio baten aitzinean» elkarrekin defendatuko dutela. Lehenbiziko neurria ere hitzartu dute: Kataluniako Gobernuaren finantzen kontrolari eustea.
Rajoy eta Sanchez prest agertu dira berriz ezartzeko Kataluniari autonomia kentzeko aplikatuta dagoen konstituzioaren 155. artikulua. Gainera, PSOEko idazkari nagusia iraganean baino argiago eta gogorrago mintzatu da aukera horri buruz: «Gobernu berriak Torrak iragarri duen bidea hartzen badu, irmo aplikatuko da; bai, noski». Are gehiago, erran du orain aplikatuz gero, aitzineko aldian baino gogorrago eta hedadura zabalagoarekin aplikatu duela Madrilek. «Ez da izanen hauteskunde batzuk antolatzeko, legegintzaldi hasiera baita». Rajoyk Albert Rivera Ciudadanoseko burua hartuko du bihar Moncloa jauregian, gobernuarekin eta PSOErekin bat egin dezan.
Quim Torra, «'caretaker president'»
Katalunia. Torra presidente
Sanchezek 155.a aplikatzeko babes osoa eman dio Rajoyri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu