Sandra Torres egungo presidente Alvaro Colomen emazte-ohiari hauteskundeetan lehiatzea debekatu izanak Manuel Baldizonen alde jokatu duela diote adituek. Torresek iruzurra egin zuela ebatzi zuen Guatemalako Auzitegi Konstituzionalak, presidentearen senideei presidentetzarako hautagai izateko debekua gainditzeko dibortzioa eskatu ondoren.
Senarrarengandik banatzeko arrazoi bakarra Konstituzioko 186. artikulua ez betetzea izan zela ebatzi zuten epaileek, Torres lehiatik kanpo utziz. Debekuaren aurretik egindako inkesten arabera, hauteskundeetara aurkeztu balitz bigarren geratuko litzateke, botoen %14 eta %19 artean eskuratuz.
Sandra Torres lehiatik kanpo geratu izanak mesede egin dio Manuel Baldizoni
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu