Frantzia

Sarkozyren 2007ko kanpainarako finantzabidea ikertzen ari da Justizia

'Le Parisien' egunkariak zabaldu duenez, Fiskaltzak uste du presidente ohiak faktura faltsuak erabili zituela bere hautagaitzako gastuak UMPren izenean jartzeko.

Nicolas Sarkozy, Frantziako presidente ohia. IAN LANGSDON / EFE
2014ko uztailaren 29a
12:32
Entzun

Fiskaltzak hilaren hasieran hasi zuen ikerketa, Bygmalion auziarekin lotutako hainbat frogaren harira. Ikerketa horrekin lotuta, hainbat miaketa egin zituzten segurtasun indarrek uztailaren 8an, eta hainbat dokumentu aurkitu zituzten 2007ko hauteskunde kanpainarekin lotuta. Ikerketaren helburua da argitzea Sarkozyk faktura faltsuak erabili ote zituen bere hautagaitzako gastuak UMP alderdiaren izenean jarri eta, bide batez, legeak ezarritako mugak gainditu ahal izateko.

Ez da lehen aldia Sarkozyk halako ikerketa bati aurre egin behar diona. Bygmalion auzian leporatzen diote presidente ohiari izen bereko komunikazio agentzia bat baliatu izana 2012ko hautagaitzako gastuak ezkutatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.