Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiaren inputazioa berretsi zuen Bordeleko Apelazio Auzitegiak joan den irailaren 24an. Politikaren lehenengo lerrora itzultzeko nahia agertua zuen Sarkozyk azken asteetan, eta aukerak berriz ere zabaldu zaizkio, Jean-Michel Gentil eta Valerie Noel epaileek atzera egitea erabaki dutenez.
Auzitegi Gorenera jotzeko mehatxu egin zuten Sarkozyren ondokoek, baina ez da horren beharrik izango.
L'Oreal enpresako jabe nagusia zen orduan Bettencourt, eta haren egoera psikologikoa txarra zela ondorioztatu zuten perituek.