ekialde hurbila

Segurtasun Kontseiluak berehalako su-eten ebazpena onartu arren Israelek erasoaldia zabaldu du

Hamabostak ados jarri dira. NBEko Segurtasun Kontseilua osatzen duten hamabost herrialdeek aho batez onartu dute Israelgo Armadaren eta Hezbola milizia xiitaren arteko berehalako su-etena eskatzen duen ebazpena. Frantziak eta AEBek idatzitako agiriak Libano hegoaldetik gutxinaka erretiratzeko eskatzen dio Israelgo Armadari eta atzera egiteko milizia xiitari. Hilabete behar izan dute NBEko Segurtasun Kontseiluko kideek gatazkan esku hartzeko. Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak testua "gogoko" duela esan duen arren, Armadak erasoaldia zabaldu du gaur goizean.

2006ko abuztuaren 12a
13:13
Entzun
Gauean, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak mugatik haratago joan eta erasoaldi gogorra hasteko baimena eman zien Libanoko mugan zain zeuden soldaduei. Gobernuak asteazkenean onartu zuen erabakiari argi berdea eman aurretik, bide diplomatikoak zer bide hartzen zuen jakin nahi zuen Olmertek.

Onartutako testua "arrazoizko tamaian gogoko" zuela esan zuen atzo. Hala ere, gaur goizean, erasoa zabaldu du Israelgo Armadak atzo lehen ministroak agindutakoari jarraituz. "Operazioek jarraitu egiten dute eta denbora mugarik gabe luzatuko dira", adierazi du gaur Miri Reguev Armadako bozeramaile batek.

Adierazpen hauen gainetik, iganderako erasoaldia bertan behera utziko duela espero da. Izan ere, igandean bozkatuko du NBEko gabineteak onartu berri duen ebazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.