Senegalgo oposizioburuak gose greba utzi du

2023ko irailaren 3a
00:00
Entzun
DAKAR. Senegalgo oposizioburu Ousmane Sonkok joan den uztailaren 30ean abiaturiko gose greba amaitu zuen atzo, haren alderdiko bozeramaile El Malick Ndiayek X sare sozialean jakinarazi zuenez.

Sonko ospitaleratuta dago iragan abuztuaren 17az geroztik, haren osasunak okerrera egin zuela eta. Haren atxiloaldiaren kontra protesta egiteko hasi zuen gose greba; besteak beste, matxinadara deitzea eta estatuaren segurtasunaren kontra egitea leporatzen diote, eta atxiloaldi prebentiboan dago akusazio horiengatik.

Oposizioburuak salatu du Macky Sall herrialdeko presidenteak justizia «instrumentalizatzen» duela hura datorren urteko bozetan ez lehiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.