Senkaku/Diaoyu: antzinako gatazka bat

2013ko azaroaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Senkaku irletan inor ez zela bizi egiaztatzeko XIX. mendean inkesta bat egin zuela argudiatzen du Japoniak, eta 1895eko urtarrilaren 14an bere menpeko lur izendatu zituen, Nansei Shoto uhartediko parte gisa. Txinak, berriz, antzinatetik Diaoyu irlak bere menpekoak izan zirela dio: Taiwanek kudeatutako arrantza eremu tradizionalak izan direla Txinako herriarentzat.

1895. Txina eta Japoniaren arteko gerraren ondoren, Taiwan Tokioren esku utzi zuten Shimonosekiko hitzarmenean.

1951. II. Mundu Gerra amaitu ondoren (1945), Japoniak lurralde batzuen kontrola galdu zuen. San Frantziskoko hitzarmenean, Taiwan Txinaren esku utzi zuten, eta Nansei Shoto uharteak, AEBen administraziopean. Senkaku/Diaoyu aurrenekoarekin lotzen du Txinak, eta bigarrenarekin, berriz, Japoniak.

1971. Okinawako itzultze akordioan, AEBek Nansei Shoto uharteak Japoniari bueltatu zizkioten. Ordurako, segurtasun aliantza egina zuten Washingtonek eta Tokiok: AEBen base militarrak onartzearen truke, Japoniak erasoren bat jasanez gero Washingtonek defenditu egingo zuela agindu zion Tokiori.

1969. Defentsarako aire eremu bat ezarri, eta Senkaku irlak barruan sartu zituen Japoniak.

1970. Txina Ekialdeko itsasoan petrolio eta gas hobien zantzuak aurkitu zituzten 1970eko urteetan. Japoniak dio Txina eta Taiwan orduan hasi zirela irlei buruzko eskaerak gogortzen.

1996. Japoniako herritar talde batek itsasargi bat paratu zuen irletako batean. Txinako ekintzaileak eremu horietan nabigatzen hasi ziren.

2005. Taiwango 50 arrantzontzik protesta egin zuten, Japoniako kostazain patruilen jazarpena salatzeko.

2010. Txinako arrantzontzi bat eta eskifaia atxiki zituen Japoniak, kostazainen bi ontziren kontra talka egin ondoren.

2012. Kunioki Kurihara enpresaburuak, bost irletatik hiruren jabe zenak, Japoniako Gobernuari saldu zizkion.

2013. Defentsarako aire eremu berri bat ezarri zuen Txinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.